Mañariko
udala 1995eko Irailean hasi zan bultzatzen Indiako Eskolako proiektua.
Mawkasiang
herrian ume eta nagusientzat lehen mailako eskola martxan jarri zan, “Misioneras
de Cristo Jesús” lagundiaren esku.
Bertan Mañariko alaba dan Mª Angeles Ercilla monja dabil erizain
lanetan.
Proiektua
helburu horrekin hazi zan baina gaur egun eskola horreen inguruan esku lan
tailerrak ere zabaldu dira eta Osasun eta garbiketa alorrean ere hainbat
ezagutza emoten jakez emakumeei.
Mañariko
udalak bialtzen dauan dirua honetan erabiltzen da:
- Irakasleen
soldatak ordaintzen laguntzeko
- Ikasleek
eskolara eroateko garraioan laguntzeko
- Eskolako
materiala erosteko