Mañariko Udalak atsegin handiz ipinten dau herritar guztien eskura gure Mañariko Udalaren Web Gunea. Teknologia barriak gero eta beharrezkoago egiten diran mundu baten bizi gara eta beharrezkoa dogu administrazio publikook ere modernitatearen trena ez galtzea, batez ere gure herritarrekiko harremanak hobetu eta azkartu egingo bait ditu.
Zerbitzuak hobetu eta komunikazioak errazteko grina horrek bultzaturik, Mañariko Udalak erabateko apostua egin dau behar diren tresna eta baliabide teknologiko guztiak herritaren eskura jartzeko, gehien eskatzen dituzten zerbitzuak teknologia horien bitartez eskeintzeko.
Legegintzaldi honen hasieran martxan jarri genduan teknologia berriei egokitze plana, plan horren barruan honako pausu honek emon dira: Mañarin KZ gunea martxan jarrita dago jada, herritarren aldetik erantzun bikaina izan duelarik, orain, hemen, aurkezten dogun Udalaren Web gunea gure bigarren helburua da, honen bitartez bilgune bat eta herriaren erakuslehio bat eskeini gura dogu. Ildo honetan bagabiltza baita liburutegia digitalizatzen Euskal Herriko Liburutegi Zerbitzuaren Sarean sartzeko eta baita laister espero dogu WIFI (kable gabeko Internet-a) sistema eskaini ahal izatea bai udaletxean baita liburutegian ere.
Mañariko Udalaren Web Guneak honako zerbitzu sorta zabala eskaintzen dau:
- Mañariri buruzko informazio ugari.
- Tramite batzuk egiteko aukera: erroldaketa ziurtagiriak, administrazio tramiteak, eskaerak…etb
- Mañarin antolatutako ekitaldi eta jardueren agenda eguneratua.
- Era guztietako zerbitzuen bilduma.
Guzti honekin oraingo legegintzaldi honetan herria modernizatzeko pausoak emon gura doguz. Badakigu aro berri honen alde onak asko diran bezala arriskuak ere izan daitezkeela baina guztion jakituria, erantzunkizun eta laguntzaz okerrak zuzendu eta abentura teknologiko honek eskeintzen deuskuzan alde onakaz disfrutatzea posible izatea espero dogu. Hau da behintzat udal eta alkate honen nahia eta helburua.
Danon artean lortzen badogu, danok atarako gara irabazle
Alkatea
Javier Arteaga