Mañariko Web orrialde ofizialawww.manaria.org

Baserriak

Durangaldean dagozan baserririk garrantzitsuenetako batzuk Mañariak topatu daike-guz, eta batez be XVIII. mendean eregi ziran arkudunen erakoak. Holandabe, tipologia guztietako aleak aurkituko ditugu, hasi XVI. mendeko erakoetatik eta hagadun baserri tipi-koetaraino. Beste alde batetik, esan beharra dogu modeloen azalpen orokorrak mugatu egin ditugula, Izurtzako baserrien ganean jardukeran luzeago aritu izan garalako jadanik.

 

XVI. MENDEKO BASERRI GOTIKO-BIZKUNDEKOA

Mañarian zutunik dirauen baserririk antzinakoenak XVI. mendekoak izango dira akaso, baina aitortu beharra dago danak dagozala aldatuta oso. Markuegoiko, Markuebeko eta Arria izenekoak litzatekez tipologia honen arabera eregitakoak.

Badakigu noizkoak diran, mendeak joan mendeak etorri bertan iraun izan daben ele­mentu puntual batzuei esker. Markuegoiko eta Markuebeko deretxenek ojiba-baoak gorde ditue aurreko aldean, baina aldaketa asko egin izan jakez, eta gitxi da hasiekera bateko itxu­ra gogora ekarri deikeguna. Arria izeneko baserriak bere aldetik, bolumen handikoa bera, jatorrizko alboetako eta atzeko horma gotikoen perimetro osoa mantendu izan dau baina, fatxadari jagokonean, ostera, XIX. mendean barriztu ebela esan behar, orduan itxi zalarik gaur egun dagoen moduan.

Hiru baserri honeen funtsezko ezaugarriak, XVI. mendekotzat hartzeko tenorean eta geroago egin jakezan aldaketei erreparatu barik, ondoko honeek izango litzatekez:

1. Danek daukiez orri hirukotxeko hormak, hau da, fatxada hiru ataletan aurkezten da, eta kanpoko aldekoak ilaratan araupeturiko silarritxoz eginikoak dira.

2. Haritz-posteen egitura baten ganean pausatzen da egitura, eta euron artean lu-zatzen dirá haga sendoak, jazena izenekoak, etxe-hormen pisuari eusten deutsienak.

 

ZUTABEEN EGITURADUN BASERRIA XVI. ETA XVII. MENDEETAN

XVI. mendearen amaieran eta ia XVII. mende osoan arestian aitaturiko baserri mota hedatu zan, baina horregaz batera materialen kalitatearen galera be etorri zan. Gauzak ho­lan, elementu kultuak desagertu egin ziran, eta bizkundeko murruen ordez, harri-hormazkoak, adreiluzkoak edo egurrezkoak etorriko ziran. Eraikinaren kanpoko aldeko atalak, lehenago harrizkoak ziranak, ezabatu egin ziran, eta fatxada egurrezko egitura bihurtuko zan.

Horrelakoak dira Arruetako Iturritza baserria eta Bazeta izenekoa, Aldebaraian.

 

Iturritza baserria

Eraikin apala da, bolumen txikia daukana aldamenekoakaz erkatu ezkero. Haritzezko posteek osoturiko egitura baten ganean dago eginda baserria. Beheko solairuko hormak harri.-hormaz beteta dagoz, albokoak dagozan moduan. Posteetako bi etartearen inguruan da­goz eta beste batek, erdikoak hain zuzen, bitan banatzen dau, harrizko oinarri baten ganean jarrita. Goiko pisuko hormak, barriz, adreiluz dagoz beteta, eta antzina egurra izango zan nonbait. Egurrezko egiturak berak definitzen ditu baoak, era simetrikoak paraturik: nagusi biak fatxadaren erdian eta beste txikiago bi ertzetan. Isurialde bikoa da teilatua, eta berau be barriztuta dago.

 

HORMA PORTANTEAK ETA ERLAIZPEDUN ATARÍA DAUKAZAN BA-SERRIA, XVIII ETA XIX. MENDEETAN

Arrazoi bik eraginda Joan ziran desagertzen apurka-apurka postezko sarez egituraturiko baserriak. Sendotasun handiagoa emon gura jaken eraikinei batetik, eta nabarmena zan, bestetik, Bizkaiko basoetan jazoten ari zan hustuketa.

Gauzak holan, XVII. mendearen amaieran hasita, funtsezko betebeharra hasi zan hartzen harria Bizkaiko baserrietan, egurra ordezkatuaz. Eraikinaren pisu guztia, erabat horma-harriz egingo zan beheko solairuaren ganean jarriko zan. Izkinetan baino ez da aurkituko silarria. Inprenta izenekoa izan zan, bestalde, fatxadan iraun eban haga bakarra, goiko pisuetako egituraren euskarriarena egiten.

Oso arruntak dira horrelako baserriak Mañarian. Holan, Urkola Goikoa, Beiti, Goiti, Bizkarra eta Urreketxe baserriak aitatu daikeguz, besteak beste, adibide moduan.

 

Goiti baserria

Harri-hormaz antolatuta dago beheko solairua eta izkinetan, barriz, silarria aurkituko dogu, Etartea dauka baserri honek. Horma horrek eusten deutso goiko solairuetan egurrezkoa dan eta harri-hormaz beterik dagoen egiturari. Teilatua, zelan ez, isurialde bikoa da, eta jabaloietan eta teilatu-hegaletan landutako hortzen bidez eginiko apaindura daukie. Erdiko jabaloiak idulkiaren ganeko gurutzea erakusten deusku, erliebe baxuan, eta 1753 urteari ja-gokon data be badauka bertan grabaturik.

 

ARKUPE BAKANEKO EDO BIKOTXEKO BASERRIA XVIII ETA XIX. MENDEETAN

Era honetako Durangaldeko alerik bikainenetako batzuk Mañarian aurkituko ditugu. Eusteko elementu gisa, egurraren desagerpena eta harriaren behin-betiko erabilpena agerian lagaten dituan baserria da. Eboluzino hori, etarteko arkua landa-arkitekturan sartu izanari esker gertatu zan, XVIII. mendearen hasikeran. Horren bidez, alde batera itxi ahal izan eben inprenta edo karrera izeneko haga baserriaren egurrezko egitura guztia bere ganean eusteko eta etartearen definizinoa egiteko balio eban elementu gisa.

Arkuaren bidez askozaz sendoagoa izango da eraikina, fatxadaren pisu guztia atezangoen ganean lotzen dalako eta, holan, harriz bete daiteke fatxada guztia, eusteko egurra zertan erabilirik ez dagoela.

Mota honetako adibide diran baserriak ditugu, besteak beste, Uriarte, Ormetxe edo Etxaburu deretxenak. Danek daukiez arkuetako uztaiak diamante-puntak biltzen dituen kajeatuen bidez apaindurik.

 

Ormetxe baserria

Oin-plano sakonekoa da, eta isurialde biko teilatua dauka estalki. Beste zenbaiten mo­duan, honek be berezitasun bat dauka: fatxadan mentsulak daukaz parralak bertan jartzeko. Fatxada zorrotza eta harri-hormaz egina da, eta bertan ez dago egurrik inon. Harrizko murruen ganean pausatzen da pisu guztia. Silarria izkinetan eta lar handiak ez dirán eta eraikinak daukazan hiru solairuetan era armoniatsuan banatzen diran baoen definizinoan baino ez da ageri. Arku apainelatu batek definitzen dau honakoan etartea, dobelak kajeaturik eta diamante-puntetan landurik.



www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz