Atzo jakin genuen Mañarin daukagun pertsona langile, zintzo eta maitatuenetariko bat Euskal Herriko ikur dan txirrindulari taldetik (Euskaltel-Euskadi) aparte hutsi zutela. Joan daitela bada gure txikitasunean Mañariko herriaren babes eta esker on guztiaren erakusle eskutitz txiki hau nahiz eta jakin badakigun, zuk Julian, hau baino gehiago merezi duzula.
Uste handirik gabe, kasik kasualitatez hasi zinan txirridularitzaren munduan gaztetatik. Ekin eta ekin, lanaren eta zure balioaren ondorioz aurrera egin eta onenen artean lekutxoa egitea lortu zenduan. Txirrindulari bezela hamaika poz eta barri on ekarri zenizkigun Mañarira, eta gure herriaren izena eta izana mundu osoan zabaldu zenuen beste gutxik bezela. Garai haiek pasa ziren eta denboran aurrera bai zu eta nola ez Mañariko herri guztia ilusioz bete zuen, proiektu berri baten kirol gidaritza hartzea onartu zenuen beste talde humilago batzuetatik pasatu ondoren. Euskal Herrian inoiz izan den txirridulari talde garrantzitsu eta bereziena hasi eta hesitzea zen zure lana eta inork ezin izango du esan lan hori humiltasunez, gogoz eta zure jakintza guztiarekin ezin hobeto egin ez duzunik. Hor daude edozeinek ikusteko moduan emaitzak.
Atzo, inork espero ez genuenen urteetan ain ondo egin duzun lana aurrerantzean gure euskal taldean beintzat ezin izango duzula egin jakin genuen. Mina eta tristura sentitu ditugu gaur goizen egunkaria zabaltzean, gure lagun, gure herritar kide bat bapatean horrela horrelako egoera baten aurkitzean. Bakoitzak izango ditu bere arrazoiak egin dituen gauzak egiteko baina jakin ezazu Julian, Mañariko herria beti egongo dela zure alboan eta eman dizikiguzun mila eta bat egun zoragarri inoiz ordaindu ezin izango ditugula.
Animo eta ea laister ikusten zaitugun berriro ere txirrindularitzaren munduan bai txirrindulari bezela eta bai zuzendari bezela izan dituzun lorpenak errepikatzen. Seguru egun hoiek ere berriro etorriko direla nahiz eta beste talderen baten.
Hainbeste maite eta hainbeste sor dizun herriak.