Mañariko Web orrialde ofizialawww.manaria.org

Tokiko Agenda 21

 

 

DURANGALDEKO UDALTALDE 21

 

Durangaldeko Udaltalde 21 udalerri desberdinez osatutako lan-talde bat da. Helburu du Tokiko Agenda 21 ezartzea eta, horretarako, taldekako lanaren onurak aprobetxatzen dira.
Durangaldeko Udaltalde 21 osatzen dute Eusko Jaurlaritzak (IHOBE), Bizkaiko Foru Aldundiak eta hurrengo udalerriek: Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria, Otxandio eta Zaldibar.
Durangaldeko Udaltalde 21ek dihardu hurrengo puntuak koordinatzen, sustatzen eta dinamizatzen:

 

1.       Tokiko Agenda 21 (Diagnostikoa, Ekintza Plana eta ekintzen ezarpena)

2.       Tokiko Agenda 21 Eskolakoa

3.       Partaidetza (Foroak, iradokizun-postontzia, web...)

4.       Sentsibilizazio kanpainak

5.       Kanpo finantzaketa

6.       Politiko- eta teknikari-prestakuntza

7.       Kolaborazioa herrien artean

8.       Albiste-argitalpena

 

 

 

 

ZER DA TOKIKO AGENDA 21

 

Tokiko Agenda 21 tresna da udalek ezartzeko Garapen Iraunkorra udalerrian. Horretarako, ondoren azaldutako ezaugarriak ezinbestekoak dira:

  • Errespetua ingurumenari eta berenonen biziraupenari (Ingurumen Iraunkortasuna)
  • Justizia sozial edo berdintasun-beharrizana (Iraunkortasun Soziala)
  • Oreka ekonomikoa (Iraunkortasun Ekonomikoa)

Garapen Iraunkorraren alde lan eginda, bizi-kalitatea hobetzen da gaur egun eta etorkizunean.

 

Ezarpen prozesua:

 

1.        DU21en eraketa.

2.       Atxikimendua Aalborgeko Gutunari eta Euskal Herriko Jasangarritasunerako   

           Konpromisoari

3.       Diagnostikoa: ikerketa udalerriko egoerari buruzkoa. Helburua ezagutzea da 

           herriaren potentzialtasunak, aukerak, mugak etamehatxuak.  Diagnostikoan jasotako emaitzen arabera, helburuak finkatzen dira.

4.       Tokiko Ekintza Plana (TEP):

1.       Ekintza Plana burutzeko programa: definitu lerro estrategikoak helburuak betetzeko.

2.       TEPen behin betiko aprobazioa

3.       TEPen ezarpena

5.      Jarraipena

1.       Diseinatu adierazle sistema bat ingurumenaren egoera eta TEPeko ekintzen ezarpena kontrolatzeko

2.       Osatu Jarraipen Plan bat TEPeko ezarpen prozesua kontrolatzeko ardurak ezartzeko

3.       Balorazio prozesua burutu ezarritako helburu eta emaitzen arteko balantzea egiteko. Horrela, arazoak identifikatu ondoren, prozesua optimizatu ahal izateko

 

 

 

 

  diagnostikoa PDF
  Ekintza plana PDF
 


www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz