Batzordeak hileko lehenengo astean arratsaldeko zazpietan egingo dira. Ingurumen batzordea hileko lehen astelehenean, Hirigintza eta Industriakoa hileko lehenengo martitzenean eta Euskara, Kultura eta Kirola hileko lehen eguaztenean. Gure ustez oso garrantzitsua da herritarrek bertan parte hartzea, herriko gai guztiak bertatik pasatzen baitira. Batzordeetan parte hartzeko prozedura erraza da:
- Herritarrak ahal duten guztietan batzorde horretan parte hartzeko eta lan egiteko konpromesua hartuko du.
- Udalak batzordea egin orduko batzorde horretako gai-ordena gure etxera helaraziko digu, horrela herritarrak zein gai jorratuko diren jakingo du.
- Batzorde horietan herritarrak gai-ordenan dauden puntuen gainean hitz egin eta erabakiak hartzeko aukera izango du.
Batzorde hauek parte hartzaileak diren arren, esan beharra dugu erabakietan azken hitza Udalaren ordezkariek izango dutela eta hau Udalbatzak onartu beharko duela. Herritarren proposamen guztiak kontuan hartuak izango dira eta proposamen hori aurrera eramatea ezinezkoa balitz horren zergatiak emango dira.
Beraz, badakizue lehen aste honetan batzordeak ditugu, animatu eta etorri!!