Mañariko udalaren osoko bilkuraren gelan 2011ko azaroaren 11an, arratsaldeko 7etan, burutuko den ohiko batzarrera gonbidatzen zaituztegu.
Gogoratu nahi dizuegu azaroaren 2an arratsaldeko 5etan Euskara eta Kultura batzordea egongo dela eta denok gonbidatuta zaudetela. Era berean Hirigintza eta Industria batzordea izango dugu azaroaren 9an. Bertan jorratuko dugun gai bat irisgarritasun plana egitea izango da. Gai honetan beste guztietan bezala, garrantzitsua da herritarron parte hartzea.