Albisteak

 

BERBALAGUN zuretzat da

  • Euskara gustuko baduzu,
  • Euskara praktikatu eta hobetu nahi baduzu
  • Edo euskaraz konfiantza hartu nahi baduzu...

... BERBALAGUN behar duzu

  • Euskara gustuko baduzu,
  • Euskaraz ondo badakizu
  • Edo ikasi eta egin nahi duenari lagundu nahi badiozu...

... BERBALAGUNen gura eta behar zaitugu

Zer egingo dut?
Astean behin, zuk aukeratu duzun egunean eta orduan, lagun taldera batu eta berbalagunekin euskaraz egin; tabernan, txokoan, parkean edo kalean paseatuz, baina beti euskaraz.

Eta den-dena DOHAINIK!!!!

Partaideek EHUko kredituak eskuratu ahal dituzte, bidaia eta egonaldietarako deskontuak.

Informazio gehiago: 639 400 786 telefonoan, www.durangaldea.blogspot.com  edo durangaldea@aek.org  korreoan

Izena eman nahi baduzu udaletxera etor zaitezke eta bertan dago izena emateko orria